Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak kontzertua eta errezitaldia eskainiko dute igandean, Soreasu antzokian, 18:00etan, eta Uztarriak Kulturazek eskainitako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Mikel Olaizola eta Josu Uranga bazkideek irabazi dituzte igandeko emanaldiaz gozatzeko bina sarrera.