Bertan behera gelditu da igandean Sañoara egitekoak ziren ibilaldia

Ihintza Elustondo 2023ko mar. 10a, 10:14

Sañoako irudi bat.

101 Arrazoi egitasmoaren barruan ziren ibilaldia egitekoak igandean, Azpeititik abiatuta. Dena den, Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketa izango da egun berean Zestoan, eta horregatik, bertan behera utzi dute txangoa. Aurrerago jakinaraziko dute data berria.

Mendietan zentral eolikoak eraikitzearen aurka, 101 Arrazoi egitasmoa jarri zuten martxan hainbat eragilek, eta horren barruan, mendi irteera egitekoak ziren igande honetan, martxoak 12, Sañoara, Azpeititik abiatuta. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dute bertan behera gelditu dela ibilaldia; izan ere, Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta, Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketa egitekoak dira egun berean Zestoan, eta bi ekintzek bat egiten dute ordutegian. Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkuna, Zestoako Agiro mendi kluba, Azkoitiko Oletan ere ez! taldea eta Sañu Bizirik! taldea dira 101 Arrazoi egitasmoaren antolatzaileak, eta haiek adierazi dutenez, aurrerago zehaztuko dute Sañoara egingo duten ibilaldiaren data berria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide