Euskal Herriko klase gatazkaz solasean aritu dira Esklabetan

Ihintza Elustondo 2023ko mar. 11a, 18:43

Hainbat pertsona bertaratu dira solasaldia entzutera. (Urola Erdiko Kontseilu Sozialista)

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, solasaldia izan da goizean Esklabak Zentro Sozialistan. Emilio Lopez Adan Beltza eta Dani Askunze aritu dira solasean.

Klase gatazka Euskal Herrian: iragana eta oraina mahai ingurua egin dute gaur, larunbata, Esklabak Zentro Sozialistan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta. Belaunaldien arteko elkarrizketa izan da, Emilio Lopez Adan Beltzaren eta Dani Askunzeren eskutik. Mahai ingurua 11:00etan hasi da, eta jende ugari bertaratu da. Solasaldia amaitzean, bertan bazkaldu dute hala nahi zutenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide