Lagun Onaken gizonek galdu egin dute; emakumeek, berriz, irabazi

Ihintza Elustondo 2023ko mar. 12a, 08:30

Lagun Onaken emakumeen talde nagusiak zelairatu dituen jokalariak. (Lagun Onak)

Espainiako Hirugarren Mailako taldeak 2 eta 6 galdu du Pasaiaren aurka. Emakumezkoen Ohorezko Mailako taldeak, berriz, 4 eta 1 irabazi dio Urolari.

Lagun Onak futbol klubaren bi talde nagusiek atzo, larunbata, jokatu zituzten asteburu honetako neurketak. Espainiako Hirugarren Mailako taldeak Pasaia hartu zuen etxean, eta ezin izan zuen neurketa irabazi. Sekulako gol festa izan zen Garmendipen; izan ere, 2 eta 6 amaitu zen partida.

18. minutuan iritsi zen Pasaiaren lehen gola. Berehala, hogeigarren minutuan, egin zuten bigarrena, eta atsedenaldiaren aurretik, 41. minutuan, hirugarrena. Bigarren zatia hasi eta segituan, 46. minutuan, egin zuen Lagun Onakek lehen gola; Bengoetxea izan zen goleatzailea. 68. minutuan, Pasaiak laugarrena sartu zuen, eta 73. minutuan, bosgarrena. 76. minutuan egin zuen Lagun Onakek seigarrena, Jon Arandaren eskutik. Eta partida amaitzeko asko falta ez zela, 85. minutuan, seigarrena sartu zuen Pasaiak.

Gaur-gaurkoz, 27 puntu bilduta, sailkapeneko bederatzigarren postuan da Lagun Onaken gizonezkoen talde nagusia.

Emakumeek aise irabazi dute

Emakumeen Ohorezko Erregional Mailako taldeak, bestalde, Urola hartu zuen atzo etxean. 4 eta 1 gailendu zen Lagun Onak. Joanek sartu zuen Lagun Onaken lehen gola, eta Nairak bigarrena. Ondoren, Urolaren gola iritsi zen, eta Mantxolak egin zituen etxekoen beste bi golak.

Une honetan, 39 punturekin, bosgarren postuan da taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide