Landareen irudiak sortzeko tailerra egin dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2023ko mar. 12a, 14:29

Familiei zuzendutako saio berezia egin dute gaur Ekoetxean. Hain zuzen ere, landareen irudiak sortu dituzte parte hartzaileek, kolore bakarreko argazki prozedura erabilita.

Tailer berezi bat egin dute gaur, igandea, Ekoetxean. Zehazki, landareen irudiak sortu dituzte parte hartzaileek, kolore bakarreko argazki prozedura erabilita. Jatorrizko landare konposaketaren kolore urdineko kopia negatiboa lortu dute horiek paperean. 10:00etatik 12:00etara egin dute familiei zuzendutako saioa, eta hainbat lagun bertaratu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide