Zozketa

'Sorotan Bele gogoan' emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 11:14

Azpeitiko Musika Bandak gogora ekarriko ditu Sorotan Bele taldearen kantak taldeko kide diren Gorka Sarriegi eta Urbil Artolarekin. Kontzertua igandean izango da, 18:00etan, Soreasu antzokian.

Azpeitiko Musika Bandak, Sorotan Bele taldeko Gorka Sarriegi eta Urbil Artolarekin batera, Sorotan Bele gogoan kontzertua eskainiko du igandean, martxoak 19, Soreasu antzokian. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide