Azken egunetan hainbat lapurreta egin dituzte Azpeitian. Udaltzaingoak Uztarria.eus-i baieztatu dionez, azken bi egunetan saltoki batean, jatetxe batean eta bi etxebizitzatan egin dituzten lapurretak. Zehazki, Loiolako Inazio Hiribideko Irene Altuna lore dendara eta Il Partigiano pizzeriara nahiz Iñaki Azpiazu kaleko bi etxebizitzatara sartu dira lapurrak egunotan. Uneotan, Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen.