Izena eman daiteke KZgunean apirilean emango dituzten ikastaroetan

Mailo Oiarzabal 2023ko mar. 14a, 10:32

Azpeitiko KZgunea.

Datorren hilean emango dituzten 42 ikastaroetatik hamabost izango dira euskaraz, aurrez aurre, urruneko formatuan zein bideokonferentziaz.

Apirilerako prestatu duen ikastaroen eskaintzaren berri eman du Azpeitiko KZguneak, baita ikastaro horietan izena emateko epea ireki ere. Guztira 42 ikastaro emango dituzte datorren hilean, eta martxoan bezala, horietatik hamabost izango dira euskaraz. Honako hauek, hain zuzen:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

- Online izapideak Osakidetzarekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 13an eta 14an, 09:00etatik 11:00etara.

- Androiden mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 11n eta 12an, 11:00etatik 13:00etara.

- Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 27an eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.

- Editatu bideoak zure smartphonearekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

- Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Apirilaren 5ean, 11:00etatik 13:00etara.

- Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Apirilaren 11n, 16:00etatik 18:00etara.

- Google Traductor. Testuak eta webguneak itzuli

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Apirilaren 26an, 09:00etatik 11:00etara.

- Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Apirilaren 11tik 27ra.

- Ofimatika tresnak - LibreOffice

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Apirilaren 17tik 28ra, 16:00etatik 18:00etara.

- LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 24an eta 25ean, 16:00etatik 18:00etara.

- Google aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hemezortzi ordu.
  • Apirilaren 13tik 25era, 11:00etatik 13:00etara.

- Erabili profesionalki Google aplikazioak

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Apirilaren 3tik maiatzaren 3ra.

- Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 4an eta 5ean, 16:00etatik 18:00etara.

- Facebook zure smartphonean

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 24an eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide