Alots Arregik gidatuko du Grafiaz Betea egitasmoko bosgarren saioa

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 15a, 09:00

(Argazkia: Kulturaz)

Ikasturteko bosgarren saioan kartelgintza landuko dute, eta martxoaren 30ean izango da hori, 18:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean. Dagoeneko zabaldu dute izen ematea. 

Martxoaren 30ean izango da Grafiaz Betea egitasmoko bosgarren saioa, aurtengo ikasturteko azkenaurrekoa, Alots Arregiren gidaritzapean. Artista azkoitiarrak kartelgintzaren gakoak azalduko dizkie parte hartzaileei, esparru horretan duen esperientzia oinarri hartuta.

Dinamoa sormen gunean izango da saioa, 18:00etan hasita, eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide