Igarako errotako ate irekiak izango dira zapatuan eta igandean

Julene Frantzesena 2023ko mar. 20a, 08:00

Iazko bisita bateko irudia.

Bi bisita izango dira egun bakoitzean: 16:00etan eta 17:00etan zapatuan, eta 11:00 eta 12:00etan, igandean. Familiei zuzendutako doako saioak izango dira.

Loiola auzoan kokatuta dagoen Igarako errota ezagutzeko aukera izango dute herritarrek zapatuan eta igandean. Bi bisita izango dira egun bakoitzean: 16:00etan eta 17:00etan zapatuan, eta 11:00 eta 12:00etan, igandean. Familiei zuzendutako doako saioa izango da XVIII. mendeko ur errotan eskainiko dutena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide