"Hezkuntza sistema kapitalistaren zapalkuntza formez" hitzaldia izango da bihar Esklabetan

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 17a, 11:03

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek antolatu dute saioa, martxoaren 30erako deituta duten ikasle grebari begira. 12:00etan hasiko da hitzaldia.

Bihar, larunbata, "hezkuntza sistema kapitalistaren zapalkuntza formez" hitz egiteko saioa egingo dute Esklabak Zentro Sozialistan. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek antolatu dute hitzaldia, martxoaren 30ean egitekoak diren ikasle grebari begira. 12:00etan hasiko da saioa, eta hori bukatutakoan, mokadutxoa egingo du han bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide