Mus Txapelketarekin hasi dituzte San Jose jaiak Loiolan

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 18a, 11:57

Gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, umeentzako marrazki topaketa egingo dute, eta horren ostean, merienda. Bihar, berriz, 11:00etatik 13:00etara umeentzako puzgarriak egongo dira eta, 12:30etik aurrera, herri kirol erakustaldia.

San Jose jaiak ospatzeari ekin diote dagoeneko Loiolako bizilagunek. Atzo iluntzean eman zieten auzoko festei hasiera Kiruri jatetxean egin zuten Mus Txapelketarekin.

Gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, umeentzako marrazki topaketa egingo dute, eta horren ostean, merienda. Bihar, berriz, 11:00etatik 13:00era puzgarriak izango dira umeentzat, eta 12:30erako herri kirol erakustaldia antolatu dute. Aizkoran ariko dira Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txiki IV.a, eta harri jasotzen, berriz, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta. Trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.

Hori bai, aurtengoan ez da izango Loiolako jaietan horren ohikoa den asto karrerik, eta ezta zezen txikirik ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide