Marraztuz eta meriendatuz ospatu dute San Jose bezpera Loiolan

Nerea Uranga 2023ko mar. 18a, 21:02

Kanpoan euria ari zuen bitartean, giro goxoan egon dira Loiolako festetako marrazki topaketan parte hartu duten haurrak.

Atzo, ostirala, iluntzean hasi zituzten Loiolako festak, mus txapelketarekin.

Gaur zapatua haurren txanda izan da. Hainbat haur bildu da marrazki topaketan parte hartzera Kiruri jatetxean, eta marrazkiak egin dituztenean meriendatzeko aukera izan dute bertan.

Bihar, igandea, haurrentzako zer egina ere izango da Loiolan, 11:00etatik 14:00 aldera artean puzgarriak egongo baitira jolaserako. Gero, 12:30ean, herri kirol erakustaldia izango da: aizkoran ariko dira Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txiki IV.a, eta harri jasotzen, berriz, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta. Trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.

Hori bai, aurtengoan ez da izango Loiolako jaietan horren ohikoa den asto karrerik, eta ezta zezen txikirik ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide