Jende ugari izan da Gaztetxeko kontzertuetan

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 20a, 10:39

Ukabil izan zen oholtzara igotzen aurreneko taldea, eta haren atzetik igo ziren Distrito 16, Boot Boys eta Istilu. Giro ona izan zen nagusi.

Zapatu gauean zuzeneko musika jaialdia izan zen Azpeitiko Gaztetxean. 21:00etan hasita, Ukabil izan zen oholtzara igotzen aurreneko taldea, eta haren atzetik igo ziren Distrito 16, Boot Boys eta Istilu. Azpeitiko eta inguruko herrietako jende asko bertaratu zen kontzertuak ikustera eta entzutera, eta giro ona izan zen nagusi.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide