Zozketa

Uztarriak Errigorako bi saski zozkatuko ditu

Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 11:25

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina, eta kanpaina horrekin bat eginez, Uztarria Komunikazio Taldeak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Uztarria Komunikazio Taldeak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide