Juan Inazio Hartsuagak 'Mitologia eta historia' hitzaldia emango du etzi

Aitziber Arzallus 2023ko martxoaren 22a

Urolako Nafar Zuzterrak taldeak antolatu du ekitaldia, eta Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Etzi, ostirala, Mitologia eta historia hitzaldia emango du Juan Inazio Hartsuaga idazle tolosarrak. "Irati filmaren estreinaldia eta gero, euskal mitologia puri-purian dago, zalantzarik gabe", diote Urolako Nafar Zuzterrak taldeko kideek. Hain zuzen ere, horretaz hitz egiteko antolatu dute ostiraleko solasaldia. Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide