Gnat zinema jaialdiaren barruko emanaldi bat izango da aurten ere Azpeitian. Bihar, asteartea, Gerard Oliveren Aware dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Gainera, Olive lanaren zuzendaria eta protagonista han izango da ikus-entzunezkoaren gaineko azalpenak ematen.
35 minutuko dokumentala ikusi ahal izango da, beraz, bihar. Gnat naturari eta ingurumenari lotutako Gipuzkoako jaialdia da, eta emanaldi guztiak doakoak izango dira, baita Azpeitikoa ere. Olivek hainbat tontor ezagunetan neguan egindako bibakak jasotzen ditu lanean.