Arantzazura irteera antolatu du Elizbarrutiak apirilaren 1erako

Maialen Etxaniz 2023ko mar. 25a, 09:16

Irteeran parte hartu nahi dutenek Erdikaleko Agirre dendan edo Parrokiako bulegoan eman beharko dute izena martxoaren 29a baino lehen.

Azken urteetan egin bezala, Arantzazura ibilaldia egingo du Elizbarrutiak apirilaren 1ean, eta bertan parte hartzeko izen-ematea irekita dago. Arantzazura joateko autobusa 08:00etan aterako da Betharram paretik, eta Parrokiako kideek jakinarazi dutenez, Bazkaltzeko ordurako itzuliko dira berriro Azpeitira.

Irteera egiteko interesa dutenek Erdikaleko Agirre dendan edo Parrokiako bulegoan eman dezakete izena, eta horretarako azken eguna martxoaren 29a izango da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide