Ostiralean Oñatin jokatu zuten Ilunpe pilota elkarteko Bidezabalek eta Lizasok Udaberri Sariko jubenil mailako finala. Lazkaoko LAPKE elkarteko Oliden eta Arregi izan zituzten pilotari azpeitiarrek aurrez aurre, eta Ilunpekoek 22 eta 15 irabaztea lortu zuten. Azpeitiko bi pilotarientzat izan ziren, beraz, txapeldunen garaikurrak.