'La ballena' filma botako dute asteburuan Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 29a, 08:30

'La ballena' filma.

Bitan emango dute filma: igandean 19:30ean, eta astelehenean 21:00etan. Sarrerak eskuragai daude Kulturaz.eus webgunean.

Asteburuan La ballena filma ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Bitan botako dute lana: igandean 19:30ean hasiko da lehendabiziko emanaldia, eta astelehenean 21:00etan bigarrena. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Darren Aronofskyk zuzendutako lanak loditasun larria duen ingeles irakasle bakarti baten eta bere alaba nerabearen arteko harremanaz hitz egiten du. Hondatutako harremana konpontzen saiatuko dira, azken aukera bat bilatzen. Brendan Fraser aktoreak gorpuzten du irakaslea, eta Sadie Sinkek alaba.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide