Potx eta Lotx pailazoak Soreasun izango dira igandean

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 30a, 08:50

'Potx eta Lotx aireportuan' ikuskizuna.

Potx eta Lotx aireportuan ikuskizun berria aurkeztuko dute. 17:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak eskuragai daude Kulturaz.eus webgunean, zortzi euro eta erdiren truke.

Potx eta Lotx pailazoak Azpeitian izango dira igandean. Potx eta Lotx aireportuan ikuskizun berria aurkeztuko dute Soreasu antzokian, 17:00etan hasita, eta dagoeneko sarrerak eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean, zortzi euro eta erdiren truke

Izenburuak berak dioen moduan, oraingoan aireportura joango dira Potx eta Lotx, eta han gertatzen zaizkienen bueltan joango da ikuskizuna. "Urteak daramatzate egun honekin amesten; denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Pozez zoratzen sartu dira aireportura, baina megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu egin dela. Zer abentura biziko ote dituzte?".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide