Inklusioaren aldeko murala inauguratuko dute bihar

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 29a, 09:00

IƱigo Bordak marotu duen inklusioaren aldeko murala. (Marea Urdina)

Iñigo Borda artistak margotu du murala Urola kalean, Zapo Txoko zenaren horman. Urdinduz egitasmoaren barruan egin du, Marea Urdinaren, Gautenaren eta Azpeitiko Udalaren ekimenez. Bihar han bertan egingo dute horma irudiaren inaugurazioa, 19:00etan.

Iñigo Borda artista azpeitiarrak bukatu du Urola kalean margotzen ari zen inklusioaren aldeko murala, eta bihar, osteguna, muralaren inaugurazioa egingo dute han bertan, 19:00etan. Urdinduz egitasmoaren barruan egin du lana, Marea Urdinaren, Gautenaren eta Azpeitiko Udalaren ekimenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide