Aurtengo saninazioetan hiru zezenketa izango dira

Julene Frantzesena 2023ko mar. 28a, 09:54

Azpeitiko zezen plaza.

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak azaldu duenez, uztailaren 30ean, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean izango dira aurtengo zezenketak. Zezen plazan izango diren bi toreatzaileren izenak ere jakinarazi dituzte: Morante de la Puebla eta Daniel Luque.

Hilabete batzuk falta dira oraindik ere aurtengo San Inazio jaietarako, baina Azpeitiko Zezenzale Batzordea hasia da dagoeneko zezenketak prestatzen. Hiru zezenketa izango dira aurtengoan, batzordeak adierazi duenez: uztailaren 30ean, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean.

Oraindik ez dute zezenketetarako prestatu duten kartelaren berri eman, baina aurreratu dituzte dagoeneko Azpeitian izango diren toreatzaile batzuen izenak. Hain zuzen ere, iazko gisan, aurten ere saninazioetako zezenketetan izango da Morante de la Puebla toreatzailea, baita Daniel Luque ere –zazpigarren aldiz izango da Azpeitiko zezen plazan–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide