Azaroan jarri zuen martxan Jostarratz egitasmoa udaleko Gazteria Sailak, herriko ludoteken bitartez. Herriko haurrei zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea da egitasmoaren helburua, eta horretarako hainbat ekintza prestatzen dituzte. Besteak beste, Goxo-goxo sukaldaritza saioa eta yoga saioa egin dituzte martxora bitartean, eta ekintzek harrera bikaina izan dutela uste dute ludoteketako hezitzaileek.
Ostiralean egingo dute Jostarratz egitasmoko hirugarren jarduera: sormen ginkana. HH5etik LH6ra arteko haurrek eta horien gurasoek parte hartu ahal izango dute jardueran, lau umeko gutxienez guraso batek, eta interesa dutenek asteazkenerako eman beharko dute izena lotura honetan. Ostiralean, 17:15ean, Dinamoa sormen gunean jarri dute hitzordua, han egingo baitute ekintza.