Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak 'Potx eta Lotx aireportuan' ikuskizunerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mar. 30a, 16:01

Potx eta Lotx aireportuan ikuskizun berria aurkeztuko dute. 17:00etan hasiko da emanaldia eta Uztarriak emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Igandean, apirilak 2, Potx eta Lotx aireportuan ikuskizuna emango dute Soreasu antzokian, 17:00etan hasita. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Amaia Garate eta Iñigo Letamendia bazkideak izan dira irabazleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide