Domusa Teknik 40 MLK proban parte hartuko duten boluntarioen eguna antolatu dute

Nerea Uranga 2023ko mar. 31a, 10:19

Boluntarioak iazko Domusa Teknik 40 MLK probarako dortsalak banatzen.

Apirilaren 21erako antolatu dute mendi lasterketan boluntario ariko direnentzako ekitaldi berezia, Azpeitiko Azoka Plazan.

Boluntariorik gabe "gauza gutxi" egin daitezkeela nabarmendu du Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaile taldeak. Hori dela eta, maiatzaren 6an Azpeitian jokatuko den mendiko proban boluntario ariko direnentzako Boluntarioen Eguna antolatu dute apirilaren 21erako. Egun horretan, 19:00etan, Azoka Plazan elkartuko dira, eta bertan lasterketaren informazioa jasoko dute eta kamisetak banatuko dizkiete mendi lasterketan boluntario ariko direnei. Ekitaldia "luntx eder batekin" bukatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide