Aste Santuan hainbat elizkizun egingo dira Parrokian eta inguruko elizetan

Nerea Uranga 2023ko api. 2a, 12:00

Azpeitiko Soreasuko Sebastian Deunaren Parrokia. (Nerea Uranga)

Aste Santuan elizkizunak izango dira Azpeitiko Parrokian, Loiolan, Esklabetan, Sierbatan, Matxinbentan eta Urrestillan.

Hamaika elizkizun eta ospakizun egingo dituzte Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian eta inguruko hainbat elizatan, Azpeitiko Parrokiak antolatuta. Hona hemen datozen egunetarako antolatutako erlijio ekitaldiak zerrendatuta:

Azpeitiko Parrokian

  • Etzi, asteartea:
    - 20:00etan, elkarteko penitentzia.
  • Apirilak 6, osteguna:
    - 18:30ean, Azken afaria.
  • Apirilak 7, ostirala:
    - 08:00etan, Gurutz bidea hilerrira.
    - 11:00etan, Gurutz bidea.
    - 18:30ean, Jaunaren nekaldi heriotza.
  • Apirilak 8, larunbata:
    - 19:00etan, Pazko gaubeila (euskaraz eta gaztelaniaz).

Loiolako santutegian

  • Apirilak 6, osteguna:
    - 16:30ean, Azken afaria (gaztelaniaz).
    - 18:30ean, Azken afaria.
    - 22:00etan, Ordu santua (euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Apirilak 7, ostirala:
    - 11:00etan, Gurutz bidea.
    - 16:00etan, Jaunaren nekaldi heriotza (gaztelaniaz).
    - 18:30ean, Jaunaren nekaldi heriotza.
  • Apirilak 8, larunbata:
    - 21:30ean, Pazko gaubeila (euskaraz eta gaztelaniaz)

Esklabatan

  • Bihar, astelehena:
    - 20:00etan, Elkarteko penitentzia.
  • Apirilak 6, osteguna:
    - 17:00etan, Azken afaria ospakizuna.
  • Apirilak 7, ostirala:
    - 17:00etan, Jaunaren nekaldi heriotza.

Sierbatan

  • Apirilak 6, osteguna:
    - 18:00etan, Azken afaria ospakizuna (gaztelaniaz).

Urrestillan

  • Apirilak 6, osteguna:
    -19:30ean, Azken afaria ospakizuna.
  • Apirilak 7, ostirala:
    - 18:00etan, Jaunaren nekaldi heriotza ospakizuna.
  • Apirilak 8, larunbata:
    - 19:00etan, Pazko gaubeila.

Matxinbentan

  • Apirilak 6, osteguna:
    - 18:00etan, Azken afaria ospakizuna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide