Jostarraz egitasmoaren barruko hirugarren hitzordua izan zuten atzo arratsaldean herriko hainbat umek eta gurasok. HH5etik LH6 arteko haurrak eta haien gurasoak zeuden parte hartzera gonbitatuta.
Soreasuko Dinamoa sormen gunea izan zuten bilgune. Izan ere, sormen ginkana izan da Jostarratzen hirugarren jardueraren ardatza. Horrela, sormena jolasaren bidez garatzeko aukera izan zuten atzoko ekintzan parte hartu zutenek.