Aukerarik ez dio eman liderrak Lagun Onaki

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 2a, 16:47

Lagun Onakeko emakumeak, artxiboko irudian. (Lagun Onak)

Reala C-k 4-0 irabazi zion atzo Azpeitiko taldeari. Apirilaren 23an itzuliko dira Unai Urbizurenak ligara, Garmendipen Zumaiako hartzeko.

Lagun Onakek ezin izan zuen ezustekorik eman atzo Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako liderraren etxean. Reala C-k aurreko 24 jardunaldietan 23 partida irabazi eta bakarra galdua zuen, eta 25.ean ere ez zuen hutsik egin: 4-0 irabazio zion Azpeitiko taldeari.

Hala ere, sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen du Lagun Onakek, 45 punturekin. Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako ligak bi asteko etena izango du, Aste Santuan eta Pazko Astean ez dute partidarik jokatuko. Horrela, apirilaren 23an itzuliko da lehiara Unai Urbizuk entrenatzen duen taldea. Partida garrantzitsua izango du itzulerakoa Lagun Onakek. Izan ere, Zumaiako hartuko du Garmendipen, sailkapenean hiru puntu aurretik eta laugarren tokian dagoen taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide