Azpeitia urdinduta, autismoa bistaratzeko

Usua Garin eta Mailo Oiarzabal 2023ko api. 2a, 20:27

Urdinduz Egunak irudi ederrak utzi eta giro bikaina sortu du gaur goizean, Autismoaren Nazioarteko Egunean. Gautenako eta Marea Urdinako antolatzaileek pozik eta eskertuta hitz egin dute amaieran.

Urdinduz Egunak irudi ederrak utzi eta giro bikaina sortu du gaur goizean Azpeitian. Autismoaren Nazioarteko Egunean, autismoa bistaratzeko egitasmoak jendetza elkartu du Loiola eta herriko plaza lotu dituen martxan.

Helburuak beteta, Gautenako eta Marea Urdinako antolatzaileek pozik eta eskertuta hitz egin dute amaieran. Bideoan, Urdinduz Egunaren irudi ikusgarriekin batera, Ibai Zulaika Gautenaren komunikazio arduradunaren eta Aritz Orbegozo Marea Urdinaren kidearen hitzak daude jasota.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide