Challenge Ciclista a Salamanca Master txirrindularitza proba irabazi du Imanol Arizmendik

Ihintza Elustondo 2023ko api. 3a, 09:35

Imanol Arizmendi erdian, podiumeko gainontzeko kideekin.

Challenge Ciclista a Salamanca Master txirrindularitza proba jokatu dute asteburuan Salamancan, eta Imanol Arizmendi txirrindularia gailendu da.

Challenge Ciclista a Salamanca Master txirrindularitza probaren zortzigarren edizioa jokatu dute asteburuan, Salamancan (Espainia), eta Imanol Arizmendi (AC Hotel) txirrindularia gailendu da. Larunbatean eta igandean jokatu zituzten probak. Lehenengoan –63,9 kilometro–, larunbatean, Arizmendi izan zen nagusi, eta bigarrenean –110,5 kilometro–, Jose Ignacio Mendez gailendu zen. Baina haren garaipena ez zen nahikoa izan Arizmendiri aurre hartzeko, azkoitiarrak ondo asmatu baitzuen hamar segundoko abantailari eusten.

Kataluniako, Herrialde Katalanetako, Galiziako, Euskal Herriko, Espainiako nahiz Portugalgo hainbat txirrindularik parte hartu zuten lasterketan; guztira, ehun parte hartzaile inguru izan ziren. Jose Ignacio Mendez sailkatu zen bigarren, eta Pedro Gregori hirugarren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide