Azpeitiko Udalaren kode etiko instituzionala izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Nerea Uranga 2023ko api. 3a, 10:56

Azpeitiko udaletxea.

Ezohiko udal bilkura egingo dute gaur, astelehena, 19:00etan hasita.

Gaur, apirilak 3, 19:00etan hasita, ezohiko udalbatzarra egingo dute udaletxean. Hamar puntuko gai zerrenda landuko dute batzarrean udal ordezkariek, eta besteak beste, hainbat erabakiren berri emango dute.

Honako gai zerrenda da landuko dutena:
1- Azpeitiko Udalaren kode etiko instituzionala onartzea.

2- Udalaren Etika komiteak eskatuta, Udalaren Iruzurren Kontrako Planaren aldaketa onartzea.

3- Interesen Erregistroa.

4- HAPOren aldaketa puntualaren hasierako onarpena: HE 2 Garmendialde eremuaren barruan, 2.1. Perdillegi azpieremurako eta A.D.2.3 San Martin zuzeneko jarduera lurzatirako.

5- 2022 ekitaldiko udalaren eta autonomia duten bere erakundeen likidazioaren berri ematea.

6- Alkatetzak 2023ko martxoaren 7an emandako ebazpenaren berri ematea: 2023ko Aurrekontuam 1. zenbakia duen kreditu aldaketa.

7- 2023ko aurrekontuan 2. zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea.

8- Mugiment kirol txartela (Mugiment KTX) 2023-2026 hitzarmena sinatzea, Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren artean.

9- Azpeitiko Udalaren parte hartzea Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkartean.

10- Alkatetzak 2022ko abenduan eta 2023ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide