Jose Artetxe kaleko bi saltokitan lapurreta egin dute igande goizaldean

Nerea Uranga 2023ko api. 3a, 12:20

Jose Artetxe kaleko denda bateko erakusleihoa puskatu eta lapurreta egin dute gaur goizaldean.

Erakusleihoak puskatu eta hainbat objektu lapurtu dituzte. Atzo, igandea, goizaldeko seiretan izan dira lapurretak.

Atzo, igandea, goizaldean lapurretak izan ziren Azpeitiko Jose Artetxe kalean. Uztarriak jakin duenez, goizaldeko seietan izan ziren lapurretak, Jose Artetxe kaleko merkataritzako bi saltokitan erakusleihoak eta ateak puskatu zituzten, eta hainbat objektu lapurtu ondoren alde egin zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide