Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, autobus zerbitzu bereziak izango dira datozen egunetan

Ihintza Elustondo 2023ko api. 3a, 12:04

Lurraldebusen autobus bat.

Ostegunetik larunbatera bitartean, ezohiko autobusak izango dira Azkoitia eta Zarautz artean; Azpeitian, Zestoan eta Aizarnazabalen ere egingo ditu geldialdiak zerbitzuak. 

Aste Santuko egunetan, Garagardo Azoka egin ohi dute Zarautzen, eta aurten ere ez du festa horrek hutsik egingo. Urteroko gisan, aurten ere autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek, gauez Zarauztik etxera itzuli nahi dutenentzat. Hain zuzen ere, Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik larunbatera bitartean –apirilaren 6an, 7an eta 8an– izango dira ezohiko autobusak; Azpeitian, Zestoan eta Aizarnazabalen ere egingo ditu geldialdiak autobusak.

Hona hemen autobusen ordutegia:

Azkoitia-Zarautz

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide