Errendimenduko eta Udaberriko pilota txapelketetako bi mailatan Ilunpekoak txapeldun

Nerea Uranga 2023ko api. 4a, 10:17

Zuhaitz Labaka eta Aiurdi Peñagarikano garaikurra jasotzen. (ilunpe pilota elkartea)

Joan den asteburuan bukatu dituzte pilotari gazteek Gipuzkoako Eskuz Binakako Errendimendu Txapelketa eta Udaberriko Saria.

Gipuzkoako Eskuz Binakako Errendimenduko Pilota Txapelketan lehen urteko kimuen mailan Ilunpeko Zuhaitz Labaka eta Aiurdi Peñagarikano izan dira onenak. Joan den larunbatean jokatu zuten finala, Arrasaten, Arrasateko Cristian Moledoren eta Ibai Osororen kontra, eta Ilunpekoek 16-8 irabazi zieten aurkariei.

Udaberri Sariko finalak ere asteburuan jokatu dituzte pilotari gazteek, eta jubeniletan irabazleak Ilunpeko Eneko Odriozola eta Oier Larrañaga izan dira. Kasu honetan, joan den ostiralean jokatu zuten txapelketako finala Eibarren, hango bertako Ibon Ibarraren eta Haitzart Iraolagoitiaren kontra. Azpeitiko pilotariak 11-22 eginda irabazi zuten finala.

Eneko Odriozola eta Oier Larrañaga. (Ilunpe pilota elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide