Hamasei taldek jokatuko dute Domusa Teknik Azpeitia Cup infantil nesken txapelketa

Nerea Uranga 2023ko api. 5a, 15:00

Iazko Domusa Teknik Azpeitia Cup infantil nesken txapelketa.

Ostiraletik igandera artean jokatuko da futbol txapelketa, Garmendipeko futbol zelaietan.

Domusa Teknik Azpeitia Cup futbol txapelketetako aurtengo lehena jokatuko da ostiraletik igandera bitartean: infantil nesken mailakoa. Hamasei taldek parte hartuko dute txapelketan: Lagun Onak A eta B, Osasuna, Eibar, Coruña, Madril, Espanyol, Burgos, Torello, Amara Berri, Beti Kozkor, Bizkerre, Ezkurdi, Mulier, Pozuelo de Alarcon eta Sanse.

Txapelketa ostiralean 17:30ean hasiko da, eta bost taldetako bi multzo eta sei taldeko multzo bat osatuko dituzte txapelketa jokatzeko. Zapatuan goizez eta arratsaldez jokatuko dituzte partidak, eta igandean finaleko fasea jokatuko dute.

Txapelketaz gainera, ostiral goizean, hiruko txapelketa jokatuko dute kadete mailako neskek. Lagun Onak, Mutriku eta Torello futbol taldeak ariko dira nor baino nor.

Domusa Teknik Azpeitia Cupen beste bi futbol txapelketak ekainean jokatuko dituzte. Ekainaren 9tik 11ra artean jokatuko dute kimu mutilen txapelketa, eta  ekainaren 16tik 18ra bitartean kimu nesken mailakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide