Aste Santua dela eta, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan

Ihintza Elustondo 2023ko api. 5a, 08:30

Organikoaren edukiontziaren irudi bat.

Aste Santuko oporraldia dela eta, hondakin komertzialak biltzeko ordutegian izango diren aldaketak jakinaraazi ditu Urola Erdiko Mankomunitateak.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Aste Santuko oporraldia dela eta, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan datozen egunetan. Bihar, osteguna, errefusa bilduko dute, 10:00etan. Ostiralean, apirilak 7, papera eta kartoia jasoko dituzte, 10:00etan. Larunbatean, apirilak 8, hondakin organikoak bilduko dituzte, 10:00etan. Bestalde, apirilaren 10ean, astelehenean, organikoa eta errefusa bilduko dituzte, 10:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide