Gazteek kultura nola sortzen eta garatzen duten aztertu dute Dinamoan

Ihintza Elustondo 2023ko api. 5a, 09:47

K bulegoak Gipuzkoako kultur arloko eragileekin antolatutako hirugarren saioa izan da. Ixiar Garcia K bulegoko lantaldeko kideak gidatu du solasaldia.

Belaunaldi berriek kultura nola sortzen eta garatzen duten aztertu zuten atzo, asteartea, K bulegoak antolatuta Dinamoan egin zuten saio irekian. Hain zuzen ere, K bulegoak Gipuzkoako kultur arloko eragileekin aurten antolatu duen hirugarren saioa izan zen. Ixiar Garcia K bulegoko lantaldeko kideak gidatu zuen saioa, 17:00etan hasita.

Gaur egun gazteek beste modu batzuk dituzte sortzeko eta kultura egitasmoak garatzeko. Bitarteko desberdinak, kode, lengoaia eta formula bereziak darabiltzate, besteak beste ikerketa, sorkuntza, elkarlanak, komunikazioa eta finantzaketa lanei aurre egite aldera. Eta atzoko saioan gazte horiei eman nahi izan zieten hitza, beren susmoak, beharrak eta desioak parteka zitzaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide