Futbito txapelketa antolatzeko batzar irekia egingo dute ostiralean, Gaztetxean

Ihintza Elustondo 2023ko apirilaren 17a

Azpeitiko Gaztetxeak euskal presoen aldeko futbito txapelketa antolatuko du, eta lehian parte hartu nahi dutenek bilerara agertu beharko dute. Ostiralean, 19:00etan, jarri dute hitzordua.

Azpeitiko Gaztetxeak euskal presoen aldeko futbito txapelketa antolatuko du beste urte batez. Lehia hori martxan jartzeko, bilera irekia egingo dute ostiralean, apirilaren 21ean, 19:00etan, Gaztetxean bertan. Txapelketan izena eman nahi duten taldeek bertara joan beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide