'Todo a la vez en todas partes' filma emango dute Soreasun igandean eta astelehenean

Nerea Uranga 2023ko api. 6a, 09:00

'Todo a la vez en todas partes' filmaren irudi bat.

Igandean 19:30ean izango da zinema emanaldia, eta astelehenean, 21:00etan.

Igandean eta astelehenean zinema emanaldiak izango dira Soreasu antzokian. Bi egunetan eskainiko duten filma Todo a la vez en todas partes komedia izango da.

Dimentsio arteko haustura batek errealitatea aldatzen duenean, Evelyn (Michelle Yeoh), Ameriketako Estatu Batuetako etorkin txinatarra, abentura basati batean murgilduko da, eta berak bakarrik salbatu ahalko du mundua. Multiversoaren mundu infinituetan galdurik, ustekabeko heroi honek bere botere berriak bideratu behar ditu, multiversoaren arrisku arrotzen eta nahasgarrien aurka borrokatzeko, munduaren patua hari batetik zintzilik dagoen bitartean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide