Kiroldegian eta igerilekuan ordutegi berezia izango da Aste Santuko egunetan

Ihintza Elustondo 2023ko api. 5a, 14:53

Igerilekuaren eraikina, kanpotik.

Bihartik astelehenera, apirilaren 6tik 10era, jaiegunetako ordutegia izango du igerilekuak; kiroldegia ere goizez izango da zabalik, eta larunbatean, arratsaldez ere bai. Kiroldegiko haurrentzako txokoa ere irekiko dute.

Aste Santua dela eta, ordutegi berezia izango dute kiroldegiak eta igerilekuak. Bihartik astelehenera, apirilaren 6tik 10era, jaiegunetako ordutegia izango du igerilekuak; hain zuzen ere, 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Kiroldegia ere goizez egongo da zabalik, 9:00tatik 13:00etara, eta larunbatean arratsaldez ere irekiko dute, 16:00etatik 20:00etara. Asteartetik aurrera, ohiko ordutegia izango dute bi guneek.

Kiroldegian kokatutako haurrentzako txokoak ere ordutegi berezia izango du egunotan. 0 eta 8 urte bitarteko haurrak eta beren familiak elkartzeko gunea da hori, eta ostegunetik astelehenera, goizez eta arratsaldez izango da zabalik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide