Hasi da infantil nesken Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketa

Nerea Uranga 2023ko api. 7a, 19:58

Hamasei taldek jokatuko dute futbol txapelketa Garmendipen igandera bitartean. Gaur goizean, kadete mailako nesken lagunarteko hiruko txapelketa jokatu dute Lagun Onakek, Mutrikuk eta Torellok.

Gaur arratsaldean hasi da Garmendipe futbol zelai artifizialean Domusa Teknik Azpeitia Cup infantil nesken txapelketa. Gaurtik igande eguerdira bitartean hamasei talde ariko dira nor baino nor: Lagun Onak A eta B, Osasuna, Eibar, Coruña, Madril, Espanyol, Burgos, Torello, Amara Berri, Beti Kozkor, Bizkerre, Ezkurdi, Mulier, Pozuelo de Alarcon eta Sanse.

Bihar, zapatua, goizez eta arratsaldez jokatuko dituzte partidak, eta igandean finaleko fasea izango dute.

Txapelketaz gainera, gaur goizean, Garmendipen lagunarteko hiruko txapelketa jokatu dute kadete mailako Lagun Onak, Mutriku eta Torello futbol taldeek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide