Aberri Egunez, ikurrinak jarri dituzte balkoietan eta leihoetan

Nerea Uranga 2023ko api. 9a, 12:29

Aberri Eguna da gaur, eta hainbat azpeitiarrek zintzilikatu dituzte ikurrinak leihoetan nahiz balkoietan.

Gaur, apirilak 9, Aberri Eguna da. Gainerako euskal herritarrekin batera, hainbat azpeitiarrek zintzilikatu dituzte gorri, berde eta zuri koloreko oihalak etxeko leihoetan eta balkoietan. Udaletxeko balkoian ere, ikurrina handia jarri du udalak. Nafarroako banderak nahiz bestelako aldarriak ere ikusi ahal izan dira, besteak beste. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide