Osasunak irabazi du Domusa Teknik Azpeitia Cup infantilen txapelketa

Nerea Uranga 2023ko api. 9a, 15:53

Gaur bukatu da infantil nesken futbol txapelketa. Osasunak irabazi du Madril futbol klubaren kontrako finala, 1 eta 0 eginda. Txapelketako atezain onenaren saria Lagun Onakeko Maddi Urkizuk jaso du.

Joan den ostiraletik gaur eguerdira artean jokatu da Garmendipeko futbol zelaian infantilen mailako Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketa. Nesken hamasei futbol taldek parte hartu dute, eta gaur finaleko faseak jokatu dituzte.

Hirugarren eta laugarren postuen arteko partida Coruñaren eta Nafarroako Murierren artean jokatu dute. Bana egin dute, eta penaltika Galiziako taldea izan da hirugarren postua eskuratu duena. Finala Osasunak eta Madrilek jokatu dute, eta Nafarroako taldeak irabazi du, 1 eta 0 eginda.

Txapelketako atezain onenaren saria etxean gelditu da, Lagun Onakeko Maddi Urkizuk irabazi du. Jokalari onenarena, berriz, Madril taldeko Djovanka Guisadok eskuratu du. Afizio onenarena Eibar kirol elkartekoentzat izan da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide