Jon Alberdik agur esan dio Buruz Buruko Txapelketa Nagusiari

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 11a, 09:50

Jon Alberdi, artxiboko irudian. (Baiko)

Peio Etxeberriak ez zion aukerarik eman azpeitiarrari eta 22-2 irabazi zion atzo Tolosan, final zortzirenetako kanporaketan.

Estreinaldi garratza izan du Jon Alberdik esku pilotako Buruz Buruko Txapelketa Nagusian. Iaz Promozio mailakoa irabazi ondoren, aurrekanporaketan Agirreri irabazita lortu zuen aurrelari azpeitiarrak txapelketa nagusian aritzeko txartela, baina final zortzirenetako lehen koskan esan dio agur lehiaketari, eta porrot gogorra jasanda, gainera.

Peio Etxeberriarekin neurtu zituen indarrak atzo Alberdik kanporaketa horretan, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibarren, eta nafarrak oso aise gainditu zuen azpeitiarra, 22-2. Aukerarik ez zion eman Etxeberriak Alberdiri, eta azpeitiarra ezinean aritu zen, bere onena eman ezinda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide