Asisko Urmenetak hitzaldia emango du bihar Gaztetxean

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 12a, 09:07

Asisko Urmeneta. (EITB)

Bere Amaiur! Libera State komiki liburutik abiatuta, Nafarroaren historiaz eta bilakaeraz ariko da solasean, 12:00etan hasita, Urolako Napar Zuzterrak taldeak eta Gaztetxeak antolatutako ekitaldian.

Asisko Urmeneta komikilari eta irudigilea Azpeitiko Gaztetxean izango da bihar. Urolako Napar Zuzterrak taldeak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatuta, iaz argitaratu zuen Amaiur! Libera State komiki liburua oinarri izango duen  hitzaldia eskainiko du Urmenetak, 12:00etan.

1522ko Amaiurko gazteluaren setioa eta Nafarroako Erresuma berreskuratzeko ahaleginean oinarritutako lana da Amaiur! Libera State, gertaera haien 500. urteurrenean argitaratua. Liburuan kontatzen dituenetatik abiatuta, Nafarroaren historiaz eta bilakaeraz ariko da Urmeneta Azpeitiko Gaztetxean,

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide