Zabor edukiontzi bat kiskali eta bi kaltetu ditu suak Urola kalean

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 12a, 10:51

Udal langileak atzo gauean erretako edukiontziak jasotzen, gaur goizean. (Utzitakoa)

Atzo 22:15 aldera piztu zen sua, eta suhiltzaileak joan ziren itzaltzera. Goizean kendu dituzte udal langileek hondatutako edukiontziak, eta gaur jarriko dituzte berriak.

Zaborra jasotzeko edukiontzi bat erabat kiskali eta beste bi nabarmen hondatu zituen atzo gauean piztutako suak Urola kalean, Trenbidearen Euskal Museoko autobus geltokiaren ondoan.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 22:15ean jaso zuten sutearen abisua; suhiltzaileak bertaratu, eta garrak itzali zituzten. Suaren jatorriari dagokionez, ez dakite nahita ala bestela piztutakoa izan zen.

Goizean kendu dituzte udal langileek hondatutako edukiontziak, eta gaur jarriko dituzte berriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide