Irekita dago asteleheneko ipuin kontaketa saiorako izen ematea

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 12a, 12:40

Prospero Teatroko kide bat, ipuin kontaketa saio batean. (Kulturklik)

Haur Hezkuntza 4ko umeei zuzendutako saioa prestatu dute Udal Liburutegian, Prospero Teatro taldeko kideen eskutik. Ostiralera arte eman daiteke izena.

Haur Hezkuntza 4ko umeei zuzendutako ipuin kontaketa saioa antolatu du Udal Liburutegiak datorren astelehenerako, apirilaren 17rako. 17:30ean hasiko da emanaldia eta Prospero Teatro taldeko kide bat ariko da kontalari lanetan.

Asteleheneko saiora joan nahi dutenei etzi, ostirala, bukatuko zaie aurrez izena emateko epea. 943-15 71 95 edo 688 81 55 06 telefono zenbakietara deituta eman daiteke izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide