Hitzarmena berritu dute udalak eta bandak

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 12a, 17:42

Ainara LarraƱaga, Julen Agirrezabal, Mikel Odriozola eta Julen Carrizo, hitzarmenaren sinaduran. (Azpeitiko Udala)

Urtebeterako luzatu dute "komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea, kultura sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika programazioa aberastea" xede dituen lankidetza.

Azpeitiko Udalak eta Udal Musika Bandak beste urte baterako berritu dute bien arteko hitzarmena. Hitzarmenaren bidez, bandak "urte osoan zehar egiten duen lana sustatu eta bultzatu nahi du udalak", eta hitzartutakoaren ardatzak dira "komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea, kultura sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika programazioa aberastea", erakundeak azaldu duenez.

Julen Agirrezabala eta Julen Carrizo bandako kideek eta Mikel Odriozola Festa batzordeburuak eta Ainara Larrañaga zinegotziak parte hartu dute aurtengo sinadura ekitaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide