Zehaztu dute maiatzaren 20ko Etxera Egunaren egitaraua

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 13a, 16:53

Iazko Sare Eguneko manifestazioa. (Nerea Uranga)

Krosa, bazkaria, mosaikoa eta eguna bukatzeko Esne Beltzak Sanagustinen doan eskainiko duen kontzertua izango dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko egunaren hitzordu nagusiak.

Sare Egunaren ordez Etxera Eguna izena hartuta ospatuko da aurten Azpeitian euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko eguna. Maiatzaren 20an izango da aurtengoa, eta Azpeitiko Sarek jakinarazi du prestatu duten egitaraua.

Urtero legez, kros herrikoiarekin hasiko dira ekitaldiak, 12:00etan. Krosaren xehetasunak eta izen emateren berri datozen egunetan emango dituzte, baita Azoka Plazan egingo den bazkarirako txartelen berri ere. Arratsaldeko ekitaldi nagusia plazan osatuko duten mosaikoa izango da. Eta eguna borobiltzeko, Esne Beltzak kontzertua emango du; Sanagustinen izango da kontzertua, baina sarrera doan dela.

Hona hemen, Etxera Egunaren egitarau osoa:

  • 12:00. Kros herrikoia.
  • 14:30. Bazkaria, Azoka Plazan.
    • Jarraian, Joxe Aldasororen bakarrizketa, eta umeentzat Amaia Elizagoien ipuin kontalaria.
  • 18:00. Mosaikoa, plaza.
  • 19:00. Elektrotxaranga lehiaketa.
  • 22:00. Esne Beltza taldearen kontzertua eta DJ Elepunto, Sanagustinen. Sarrera doan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide